Patti LaBelle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Patricia Louise Holte-Edwards |
Jaiotza | Filadelfia, 1944ko maiatzaren 24a (80 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | John Bartram High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, egile abeslaria, musikagilea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta estudioko musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Labelle (en) |
Genero artistikoa | rhythm and bluesa soula |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Epic Records |
pattilabelle.com | |
|
Patricia Louise Holte, ezaguna Patti LaBelle izenaz (New York, AEB, 1944ko maiatzaren 24a -) estatubatuar soul eta Rhythm and blues abeslari eta aktore ospetsua da. "Arimaren amabitxia" izendatu dute.
Pop musikako ahots handienetakotzat hartua, LaBelle taldeko abeslari nagusi gisa hasi zuen bere ibilbidea, baina ondoren, bakarlari gisa egin zuen bide arrakastatsua. Ia zazpi hamarkadako ibilbidean, 50 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Rolling Stone aldizkariak historiako 100 abeslari onenen zerrendan sartu zuen. Bi Grammy sari irabazi ditu, American Music Award bat, zazpi Image Awards, beste askoren artean. Grammyen Ospearen Aretoan, Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan, Musika Beltzaren eta Entretenimenduaren Ospearen Pasealekuan eta Apollo Antzokiko Ospearen Aretoan sartu dute. LaBelle soprano dramatiko ezaguna da bere ahots-ahalmenagatik, erregistro modalaren irismenagatik eta entrega hunkigarriagatik.